Bizkaiko makroproiektuen inguruko eztabaidea egongo da zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 19a, 11:16
argazkia: unsplash.com

Makatzak taldeak konbidauta, makroproiektuen kontrako hainbat eragile batuko dira Lasarte Aretoan, 10:00etan.

Urtailaren 21ean, zapatua, Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta Bizkaiko hainbat talde ekologista batuko dira Igorreko Kultur Etxean 10:00etan, Araba Bizirikeko kideak eta EHUko energia departamentuko Alvaro Campos be egongo dira bertan. Talde bizkaitarrak hurrengoak izango dira: Autopista Elektrikorik Ez! eta Makatzak arratiarrak, Enkarterri Bizirik, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Gatikan Interkonexio Elektrikorik Ez eta Basauriko AHT Gelditu.

Berbagai nagusiak Bizkaian eregiten dabizan makroproiektu desbardinak izango dira: Abiadura Handiko Trena eta Gueñes-Itsaso interkonexino elektrikoa berbarako. Parke eolikoen inguruan be egingo da berba eta danak batuta, galdera bat erantzutea izango da helburua: "Transizino energetikoa ala negozioa?".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!