Maratu

Bihar amaituko da gazteen sagardotegiko urtekeran izena emoteko epena

Asier Abrisketa 2023ko urt. 18a, 12:37

Maratu Gazteria Zerbitzuak antolatutako urtekerea martiaren 25ean egingo da, Astigarragako Iretza sagardotegira.

Igorreko Maratu Gazteria Zerbitzuak antolatuta 18 eta 30 urte bitarteko gazteek, gehienez be 53, Astigarragako (Gipuzkoa) Iretza sagardotegira joango dira egun pasa martiaren 25ean. Izena aldez aurretik emon behar da 688 898 765 telefonoan; bihar da atzen eguna, urtailak 19. Joan-etorria egiteko autobusaren eta bazkariaren prezioa 35 euro dira, personako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!