proiekzinoa

'The Big Reset' pelikulearen proiekzinoa antolatu dau Aske Bizi Arratien taldeak

Asier Abrisketa 2023ko urt. 17a, 11:36

Urtailaren 20an, barikua, proiektauko da dokumental polemikoa Kiñu Gaztetxean arrastiko 18:30ean.

Aske Bizi Arratien pandemiari aurre egiteko neurrien eta honeek gizartean izan daben eraginaren inguruan lan egiten dauan taldea da eta asteon, dokumetal baten proiekzinoa antolatu dabe: The Big Reset. Dokumental hau, argitaratua izan aurretik be, ezezagunak diran egileek "pandemiaren egiaren inguruko dokumental zensuratua" modura aurkeztu eben.

Dokumetal honen helburu nagusia da, 2020ko udan, COVID garaian makroekonomia berbiztuteko Munduko Ekonomia Foroak aurkeztutako Berrabiatze Handia planaren ostean zehar dagoana azaldutea. Horretarako, hainbat ekonomilari, geopolitikan aditu, kazetari eta zientzialariren adierazpenak batuten dira, egileen esanetan, "komunikabideek ohitu gaituen pandemiaren inguruko oso bestelako bersinoa emoten dabenak".

Atzenik, aitatu beharrekoa da dokumetal honek kritika sakonak jaso dituala, batez be, datu egiaztatzaileak dabezan komunikabideen partetik. Birusaren, txertoaren eta neurri murriztatzaile inguruan gezurrak esatea egotzi jako dokumetalari, eta bertan esaten dan gehiena, etorkizunaren inguruko "uste okerrak" baino ez dirala be gehietzen dabe Fact Check komunikabideek.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!