jaiak

Neguko jaiak antolatuteko Igorreko batzordea batuko da bihar

Asier Abrisketa 2023ko urt. 16a, 12:07

Aratusteak antolatuteko batzar irekia Kultur Etxean egingo da, arrastiko 18:00etan.

Pasau dan urtean hasi zan Igorren aratuste ereduaren inguruko hausnarketea eta aurten be, herritarrakaz batera antolatuko da neguko jaia. Holan, batzar ireki baten deialdia egin da: urtailaren 17an arrastiko 18:00etan Igorreko Kultur Etxean. Herritar zein eragileak deitu ditue, batzordean parte hartzeako.

Oin dala urtebete, Oier Araolaza antropologoak Mozorrotzea ez da disfrazatzea berbaldia emon eban Igorren eta orduan hasi zan inauterien eredua aldatu edo antxinakoa berreskuratzeko hausnarketea. Araolazak disfrazatzearen eta mozorrotzearen arteko desbardintasunak azaldu ebazan orduan, eta inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruan egin eban berba. Tradizino honeetatik urrun dagoz gaur-egungo aratusteak eta honen inguruko hausnarketa kolektiboa egin gura da Igorren.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!