Igorreko Auzo Batzarrak astebetez atzeratuak izan ostean, urtailaren 17an hasiko dira atzenean. Bederatzi batzar egingo dira guztira, herritarren eta Udalaren artean. Izan be, auzoez gainera gazteakaz, jubiladuakaz eta aisialdi zein kirol eragileakaz be egingo dira batzarrak.
Batzar honeen helburu nagusia, 2023ko aurrekontuetan herritarren proposamenetarako gorde diran 40.000 euroak zertan inbertidu ebaztea izango da. Horrezaz gain, auzoen egoerearen ebaluaketea egiteko be aprobetxauko dira bilerak, "hobetzeko aukerak aztertuteko".
Hitzorduak
- Urtailak 17, Urkizu eta Garakoi: Urkizuko ermitan, 19:30ean.
- Urtailak 18, Solaguren eta San Juan: San Juaneko txokoan, 18:00etan.
- Urtailak 18, San Kristobal: txokoan, 19:30ean.
- Urtailak 19, gazteria: kultur etxean, 18:00etan.
- Urtailak 19, Garbe eta Mikele: kultur etxean, 19:00etan.
- Urtailak 24, jubiladuak: jubiladuen txokoan, 18:00etan.
- Urtailak 24, kultura eta kirola: kultur etxean 19:30ean.
- Urtailak 26, erdigunea: Olabarri, Lehendakari Agirre, Sabino Arana, Elexalde eta Udea: kultur etxean 18:00etan.
- Urtailak 26, Gezala, Basauntz eta Basarte: udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean.