Kiñu GZTX

Kiñuko asanbladakideek gaztetxea erasotua izan dala jakinarazo dabe

Asier Abrisketa 2023ko urt. 13a, 18:35
Kiñu Gaztetxeko koadro elektrikoa, erasoen ostean.

Eguaztenean, persona bat mazu bategaz harrapau eben gaztetxean eta hainbat kalte salatu ditue, koadru elektrikoan eta ateetan berbarako.

Kiñu Gaztetxeak gaur arrastian argitaratutako ohar batean jakinarazo dabenez, asteon hainbat eraso eta mehatxu jasan dauz gaztetxeak. Oharrean azalduten danez, pasau dan astean persona bateri gaztetxearen parte dan, baina barrura sartzeako sarrerarik ez daukan, garaje bat itxi jakon aste betez lo egiteko; errespetu faltakaz heldu zan arren.

"Ez doguz holango eroasoak onartuko herriarena dan espazio batenganako. Aurrean egongo gara"

Astean zehar, asanbladakideek BEGITUri azaldu deutsienez, hainbat alternatiba eskaini jakoz persona horreri: "Beste aukera bat izateko alternatibak opatu jakoz, eta laguntzea eskaini, gizarte zerbitzuetara hurbildu eta baldintza duinagoak izateko". Halanda be, "dana apurtu eta erreko ebala" esanez mehatxatu ebazan asanbladakideak.

Egoerea ikusita, martitzen gauean hurrengo egunean kanpoan egon behar zala esatera hurbildu ziran: "Baina eguazten goizean, kide bat gaztetxera sartu eta persona hau borra bategaz harrapau eban, ateari kolpeka. Kanporatua izan ostean, goiz osoan ibili zan mehatxuka, harriak botata, kolpeka eta "putos bujarras" moduko komentario homofoboak oihukatuten".

Auzotarren hainbat dei jaso ostean, Ertzaintza be hurbildu zan Garbe auzora. Ertzaintzek erasotzailea Arantzazuko bidean topau eben arren, ez eben neurririk hartu. Hurrengo egunetan be, gaztetxeko kideen kontrako irainak salatu ditue eta "gaztetxeari sue" emoteagaz mehatxatu dauala azaldu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!