Maratu

Garagarrilean Europarik bidaiatzera eroango dauz gazteak Maratuk

Asier Abrisketa 2023ko urt. 13a, 11:54
argazkia: unsplash.com

Astelehenean egingo da izena emon eta nora joan ebazteko asanbladea, Igorreko Kultur Etxean 17:30ean.

Maratu Gazteria Zerbitzuak aurten be antolatuko dau, hamasei eta hogei urte bitarteko gazteentzako, Europatik bidaia bat. Garagarrilean izango da bidaia, baina helmugea ebatzi barik dago oindino. Horretarako, urtailaren 16an parte-hartzeako interesa daukien gazteakaz batuko dira Maratuko begiraleak, 17:30ean Igorreko Kultur Etxean.

Asteleheneko asanbladan, izena emoteko aukerea egongo da eta bisitetako lekuak aukeratuko ditue. Begiraleek azaldu dabenez, normalean herrialde bakarra bisitetan da, baina gehiago ikusi daitekez, herrialdearen arabera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!