jantzak

Zapatuan egingo dau Arantzartek urteko lehen jantzaldia

Asier Abrisketa 2023ko urt. 12a, 12:36

Igorreko kiroldegiko frontoian egongo dira ikusgai arrastian umeen, ikastaroko partaideen eta nagusien taldearen jantzaldiak.

Urtailaren 14an Igorreko kiroldegiko frontoian, Arantzarte Dantza Taldeak urteari ondoetorria emoteko jantzaldia egingo dau. Umeen zein ikastaroetako partaideen jantzak egongo dira ikusgai eta ikuskizuna biribilduteko, nagusien taldea be urtengo da jantza egitera.

Aurtengo ikasturtean umeen hiru talde sortu dabez, bata astelehenetan, 3-4 urteko jantzari gaztetxoakaz, eta talde bi barikuetan, jantzari hasibarriakaz. Horrezaz gain, eguazten arrastietan ikastaroa egoten da 19:00etan hasita. "Bertara, edade guztietako jantzariak animetan dira jantzeagaz eta konpainiagaz disfrutetan" dinoe taldekoek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!