zinuema

'Black is Beltza II: Ainhoa" proiektauko da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko urt. 11a, 16:57

Zinuema proba pilotuaren zazpigarren emonaldia 19:30ean hasiko da, 17:00etan barriz Rabbit Academy: pazko arrautzen lapurreta handia egongo da ikusgai.

Domekan, hilak 15, euskerazko beste film bi proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan: Rabbit Academy: pazko arrautzen lapurreta handia 17:00etan eta Black is Beltza II: Ainhoa 19:30ean. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako Zinuema proiekzino zikloaren parte dana, Fermin Muguruzaren animazinozko bigarren pelikulea da.

Black is beltza pelikulearen bigarren zatian, Fermin Muguruzak Ainhoaren istorioa kontetan dau, Manexen alabarena hain zuzen be. Bertan, Bolivian jaio eta Kuban hezitako protagonistea Euskal Herrira joango da, aitaren lurra ezetutera 1988an. Josune kazetaria ezetu eta Libano, Afganistan eta Marseillara egingo dabe bidaia, Gerra Hotzeko atzen urteen testuinguruan, narkotrafiko sareak trama politikoakaz alkartzen diran munduagaz egingo dabe topo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!