Urtailaren 13rako, Zeberioko EH Bilduk "kalidadezko osasun sistema publikoaren alde" udaletxe aurrean elkarretaratzeko deialdia egin dau. Udatik, hainbat mobilizazino egin ditue Zeberion, herriko osasun zentroaren egoerea dala-ta. Izan be, udan ez zan medikurik egon herrian.
Gabonetan be, ordutegia murriztuta egon dala azpimarratu dau EH Bilduk. Gabonak irauten daben aste bietan, konsultategia hiru egunez bakarrik zabaldu dala salatu dabe, eta horren errua EAJri egotzi: "Osakidetza maldan behera, EAJren kudeaketa eskasagaitik".