Urteko lehen Zineklub saioan, hilaren 12an, Sigo Siendo dokumental perutarra egongo da ikusgai Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan. Ana de Pradagaz batera landutako filma 2013koa da eta Perutik zehar, musika herrikoia erakutsi eta musikarien istorioak batzean ditu. 2014an, dokumental onenen artean izentauta egon zan, Platino Sarietan.
Sinopsia
Kachkaniraqmi esakera kitxua da, Andeetako nazino indigenetako bat, "izaten jarraitzen dot, oindino naz" esan gura dauana. Film hau ibilbide musikal ikusgarria da Peru ezezagun eta ezkutu batetik, hiru eskualde handitan barrena: Ayacucho (Andeetako eremua), Amazonia (oihana) eta Costa (Lima, hiria). Horreetan, bertoko hizkuntzan abesten segiduten da, gitarrea, bibolina, harpea, tiradera joteko modu bakarragaz; nortzuk diran kontetako istorioak sortuz.