aurrekontuak

Astebete atzeratu dira Igorreko Auzo Batzarrak

Asier Abrisketa 2023ko urt. 9a, 12:20

Urtailean zehar bederatzi batzar egingo dira, 2023ko aurrekontuetan herritarren poposamenetarako gorde dan 40.000 euroko partideagaz zer egin ebazteko.

Aurten be Igorreko Udalak auzo batzarrak antolatu dauz, urtailean zehar egingo diranak. Bederatzi izango dira guztira, auzoez gain gazteakaz, jubilauakaz eta aisialdi zein kirol eragileakaz be batuko da-ta Udala.

Batzar honeen helburu nagusia, 2023ko aurrekontuetan herritarren proposamenetarako gorde diran 40.000 euroak zertan inbertidu ebaztea izango da. Horrezaz gain, auzoen egoerearen ebaluaketea egiteko be aprobetxauko dira bilerak, "hobetzeko aukerak aztertuteko".

Hitzorduak

  • Urtailak 17, Urkuzu eta Garakoi: Urkuzuko ermitan 19:30ean.
  • Urtailak 18, Solaguren eta San Juan: San Juaneko txokoan, 18:00etan.
  • Urtailak 18, San Kristobal: txokoan, 19:30ean.
  • Urtailak 19, gazteria: kultur etxean, 18:00etan.
  • Urtailak 19, Garbe eta Mikele: kultur etxean, 19:00etan.
  • Urtailak 24, jubiladuak: jubiladuen txokoan, 18:00etan.
  • Urtailak 24, kultura eta kirola: kultur etxean 19:30ean.
  • Urtailak 26, Gezala, Basauntz eta Basarte: udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean.
  • Urtailak 26, erdigunea: Olabarri, Lehendakari Agirre, Sabino Arana, Elexalde eta Udea: kultur etxean 18:300etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!