Hiru asteko geldialdiaren ostean, astegoienean barriro egongo da ikusgai errugbia Igorreko San Txisme zelaian. Atzen partidua irabazi ostean, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak sailkapenean aurrera egiteko aukerak daukaz. Urtailaren 7an, Gaztedikoen kontra neurtuko dira zekorrak 12:30ean. Gaztedi hirugarrena da sailkapenean eta arratiarrak atzeurren, baina bost puntuko aldea baino ez dago bien artean.
Hurrengo partiduan be izango dabe aurrera egiteko aukera ona. Izan be, hurrengo jardunaldian Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen kontra jokatuko dabe-ta. Honeek bosgarren postuan dagoz oin, puntu biko alde estuagaz.
