MUSIKEA

Areatzako Bandak kontzertua joko dau Lasarte Aretoan Errege egunean

Bea Azpiri 2023ko urtarrilaren 5a

Aritz Labrador zuzendariak azaldu dauanez ipuin musikalak izango dira kontzertuaren mamia, "obra sano politak joko doguz".

Bihar, urtailak 6, 19:00etan, Areatzako Bandak kontzertua eskainiko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Ipuin musikalak titulupean, Botadun katua, Bremengo musikariak edota Gabonetako ipuina moduko piezak joko ditue. Areatzako Nerea Zuloaga abeslariaren eta Zornotzako Patxi Gonzalez aktorearen kolaborazinoa izango dau kontzertu honetan Areatzako Bandak.

Kontzertu berezia izango dala dino Aritz Labrador Areatzako Bandaren zuzendariak: “Obra sano politak joko doguz. Ez da oso ohikoa pieza horreek kontzertu baten jotea, baina Igorren horreek entzuteko aukerea egongo da”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!