Zinuema

'Nire zirkua' pelikulea dakar Zinuemak domekan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 5a, 11:02

'Nire zirkua' pelikularen fotograma.

Euskerara bikoiztutako film kanadiarraren ostean, Vasil izango da 19:30ean proiektauko dan inmigrazinoaren gaineko drama.

Domekan, urtailak 8, pelikula bi proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan. Hasteko, Zinuemaren programazinoaren barne dan Nire zirkua (Miryam Bouchard, 2020) filma egongo da ikusgai euskerara bikoiztuta, 17:30ean. Gero, 19:30ean Vasil (Avelina Prat, 2022) proiektauko da, gazteleraz.

Nire Zirkua umeentzako filmak hamabi urteko Lauraren istorioa kontetan dau. Zirkuko familia baten jaiotako gaztetxoak bere bizitzaren zati handi bat emon dau biran, Bill aita bakar eta pailazo profesionalagaz. Baina, ezkutuan, bizitza tradizionalago bat amesten dau Laurak eta bere ahalmen akademikoa aitortzen deutsan irakasle barriari esker, ametsa betetea lortuko dau: eskola pribadu batera joatea.

Vasil pelikulan ostera, izen bereko bulgariar etorkinaren istorioa kontetan da. Kalean bizi da eta halango batean, Alfredo jubilauagaz topo egin eta honek etxean hartuko dau Vasil. Batak besteagaz zerikusirik izan ez arren, biak dira xake zale sutsuak eta hortik abiatuta, Vasilek Alfredok eregitako mugak gaindituko dauz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!