ANTZERKIA

'Munduari itzulia 80 egunetan' antzerkia dakar Glu Glu konpainiak Igorrera

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 4a

Urtailaren 7an izango da Julio Verneren eleberrian oinarritutako umeentzako antzerkia Lasarte Aretoan, eguerdian.

Zapatuan, hilak 7, Glu Glu konpainiak Munduari itzulia 80 egunetan antzerkia taularatuko dau Igorreko Kultur Etxean, 12:00etan. Julio Verneren istorioa, Galder Perezek egokitu dau antzezlana, bost eta hamabi urte arteko umeentzako eta zuzendaritza lana, Ugaitz Alegriaren ardurea da. Ordubeteko emonaldia izango da, tonu komiko eta musikalduna.

Eleberri originalean, Phileas Fogg eta Passepartouten erronka munduari 80 egunetan bueltea emotea bada, antzerki honetan, herritik urten barik mundu osoko personakaz bizitea posible dala erakutsiko da. Alkarbizitzaren aldeko abenturazko istorio bat izango da, publikoak aktiboki parte hartzekoa: "Publikoa ez da lekuko soila, abenturan murgildutea da xedea. Ikusleak gertaeren lekuetan egongo dira, entzundakoari esker eszenatokitik eta besaulkietatik bidaia egingo dabe. Asmoa, ikusleak dramaturgiaren parte izatea da, zer eta, soinuari esker. Hau da, ikuslegoa abenturaren parte aktibo izatera konbidauko dogu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!