Aurten indarkeria matxisteak hildako bosgarren andrea da. Abenduran 28an, 09:00etan, gizon batek deitu eban esanez andrea hil ebala. Gorpua Hilargi tabernako sukaldean topau eben larrialdi zerbitzuek eta andrea hilda egoala eta ezin zala ezer egin egiaztatu eben. Labankadak eukazan sabelean, sorbaldan eta arpegian. Poliziak gizona atxilotu eban. Aurrekariak daukaz indarkeria matxisteagaitik.
Hildakoa, 45 urteko Rebeca Huayta Huacan zan. Alaba bat eukan Bolivian eta Hilargi tabernea hartu eban aspaldi ez dala eta bertan egiten eban lan.
Euskal Herriko bosgarrena
2022an indarkeria matxisteak bost hildako itxi ditu. Urtailean andra bat hil eben Tuteran. Poliziak senarrari egotzi eutsan hilketea. Aprilean, Barakaldon 90 urteko andra bateri indarkeria zantzuak topau eutsiezan Gurutzetako ospitalean hil ostean eta semea atxilotu eben. Urri lehenengoan, Soraluzeko andra bat hilda topau eben Benidormen, ustez senarrak hilda eta abenduaren 19an, Cortesko andra bat kolpeka hil eban senarrak Zaragozan.
2003tik, 117 andra eta 11 ume hil ditu indarkeria matxisteak.