ANTZERKIA

"Lagun beltz asko" antzezlana Igorren barikuan

Ixone Arana 2022ko abe. 28a, 11:16

Ados Teatroa konpainiaren eskutik helduko da antzezlana Lasarte Aretora, abenduaren 30ean, 20:00etan.

Lagun beltz asko antzezlana komedia baltza da, Garbi Losadak idatzi eta zuzendutakoa. Sinismenak eta printzipioak ipinten dauz mahai gainean eta gizakiaren miseriak be erakusten ditu. Ramon Ibarrak, Asier Hormazak eta Josu Ormaetxek hartuko dabe parte antzezle lanetan. Antzezlana komediatik dramara pasetan da eta guztiok desorekatik ze hur gagozan be erakusten dau. 

Persona ezezagunei, migratzaileei, beste erlijino bateko jarraitzaileei, gizarte-klase ahulekoei edo bestelako joera sexuala daukienei jenteak deutsen bildurra be landuten dau.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!