ANTZERKIA

Gaur familientzako antzerkia egongo da eta otzarak zozketatuko ditu AMEk

Erredakzinoa 2022ko abenduaren 26a

Zirko Txosko konpainiaren Oh-Pera familientzako antzerkia ekarriko dau Igorreko Lasarte Aretora AME merkatarien alkarteak

Ikuskizunaren ostean, herriko dendetako produktuez osotutako otzarak zozketatuko dira, abenduan AMEko dendetan erosketak egin dabezanen artean.

Antzerki, umore eta zirkuaren arteko nahasketea da Oh-Pera ikuskizuna. Lan osoan zehar, zirku teknikak modu barritzailean erakutsiko dabez, ikuskizunaren barruan integrauta. Aritza Rodriguezena da zuzendaritzea eta Ariñe Azkue eta Oscar Paez dira aktoreak. 

Ostean, sei otzara zozketatuko dira. Otzaretako bat, antzerkira joandakoen artean zozketatuko da eta beste bosten zozketan, dendetan batutako txartel guztiak sartuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!