Igorreko Udalak antolatuta, Igorreko alkarteentzako bideratutako Oinarrizko bizi-euskarriari eta desfibrilazio erdiautomatikoari buruzko ikastaroa egingo da urtailean; 11n eta 18an hain zuzen be. Izena, urtailaren 3aren aurretik emon behar da, Kultur Etxeko harreran edo kulturetxea@igorre.net helbidera idatzita; alkartea, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa zehaztu behar da. Lau eta zortzi persona artean onartuko dira.
Ikastaroaren saioetan, batetik, bihotz-birikietako geldialdia sufridu daben personei oinarrizko bizi-euskarriaren teknikak apliketan ikasiko dabe parte-hartzaileek. Gero, bihotz-birikietako geldialdia sufridu daben personakaz desfibrilazino makinak zelan erabili erakutsiko da, makina erdiautomatikoak hain zuzen be.