Euskerearen aldeko trikipoteoa egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2022ko abe. 22a, 12:13

Katiuska ta Katiluk girotutako trikipoteoa barikuan egingo da herriko tabernetatik, 19:00etan hasita.

Abenduaren 23an, barikua, urteari amaierea euskeraz eta jai giroan emoteko trikipoteoa antolatu dabe Igorreko Udalak eta Euskerea Zuzterretik taldeak. "Euskeraz garelako" mobiduko dira euskaltzaleak herriko tabernetatik iluntzean. Gainera, Katiuska ta Katilu animatzaile taldeak girotuko dau trikipoteoa.

Hezkuntza-bizia eta arte plastiko eta eszenikoak oinarri dauzan taldea da Katiuska ta Katilu. Ikuspegi ekologista batetik, bakerako hezkuntza lantzean dabe, eta balioak erdigunean dauzan genero-ikuspegiaren bidez, egungo behar ekosozialetara egokitzeko giltzak eskaintzen ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!