lasarte aretoa

Eguenera arte, merkeago da Igorreko Kultur Etxeko bazkide izatea

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 20a

Banakako, familiako zein gazteentzako kuotea bost euro merkeagoa izango da hilaren 22ra arte.

Ohiko lagun txartelaren urteko banakako kuotearen prezioa 30 eurokoa da, familiakoa 25 euro kide bakotxarentzako eta 20 eurokoa 14 urtetik beherakoentzat. Holan, abenduaren 22ra arte bost euro merkeagoa izango da lagun-txartela lortutea. Kultur Etxeko harreran erosi, edo eguneratu, daiteke txartela ohiko egutegian.

Lagun txartelagaz abantaila eta deskontuak lortu daitekez urte osoan zehar: ikuskizun guztien sarrera prezioaren %25eko beherapena, lau film eta Lasarte Aretoak hautatutako ikuskizun bat doban, ikastaroetan %15eko deskontua eta programazino liburuxka etxean jasotea. Gainera, ikuskizunen deskontuak Igorren bakarrik ez, Euskal Antzoki Sareko areto guztietan erabili daitekez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!