Zemendiaren 17an eta abenduaren 1ean herritarrek emondako jostailu, liburu, motxila eta mozorroak batu ostean, abenduaren 16an egingo da horreek saltzeako Igorreko III. Azoka Solidarioa, 16:00etatik 20:00etara. Elkartasun Begiradak alkarteak antolatuten dau azokea eta aurten, batzean dan dirua Aspanovas alkarteak eroango dau.
Aspanovasen helburua da minbizia sufriduten daben Bizkaiko ume eta nerabeen familiak zaindu eta lagundutea. Holan, Igorren lortutako ditua ospitaleratutako adinbakoen zaintzaileentzako bazkari eta afari-txartelen proiektuan erabiliko dau Aspanovasek. Izan be, elikadura osasungarria jaten animau gura dabez gurasoak, "ahalik eta baldintza fisiko onenetan egon daitezan euren seme-alabei lagunduteko" Elkartasun Begiradak taldekoen arabera.
Birziklapena be, helburu
Azoka solidarioaren helburu nagusia gizarte perminaren baten gainean jentea sensibilizau eta honen alde modu aktiboan parte-hartzea da, baina badauka bigarren helburu bat be. Elkartasun Begiradak-ek azoka honen bitartez jostailuen erabilerea luzatutea be topetan dau. Hondakin gitxiago sortu eta planetearen osasuna zaintzeako.