zinekluba

'La inocencia' filma proiektauko da Igorreko Zineklubean

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 15a

'La inocencia' filmare fotograma.

Gaur iluntzean, 20:00etan, Lasarte Aretoan egongo da ikusgai Lucia Alemanyren nerabezaroaren gaineko pelikulea.

Zineklubeko zaleen abenduko zitea izango da La inocencia (Lucia Alemany, 2019) filma. Zuzendariaren lehen pelikulea izanik be, kritika profesional positiboak izan ebazan. "Zuzendari lez estreinaldi gitxi dira hain zintzoak, hain odolberoak eta hain zuzenak" inoan El Mundon Luis Martinezek.

Zuzendariagaz batera, Laia Solerrena be bada gidoia eta zinema jaialdi esanguratsuetan hartu dau parte pelikuleak. Holan, Goya sarietan nominazino bi lortu ebazan: antzezle barri onena eta abesti onena. Feroz sarietan barriz, banaketa aktore onenean egon zan izentaua eta sari definitiboa, Gaudi sarietan heldu zan, banaketa aktore onena, beste zazpi izendapenen artean.

Sinopsia

Lis, zirkuko artista bihurtuteko eta bere herritik urteteko ametsa daukan nerabea da, baina badaki hori lortzeako gogor burrukatu beharko dala gurasoekaz. Uda da, eta Lisek herriko kaleetan jolasten emoten dau eguna, lagunakaz zein mutil-lagunagaz, bera baino urte batzuk zaharragoa. Auzokoen intimidade falteak eta etenbako zurrumurruak harreman hori isilpean eroatera behartuten dabe Lis, gurasoek harremanaren barri ez izateko. Baina uda idiliko hori amaitzear dago, eta udagoienaren hasikereagaz batera, Lisek ezusteko albiste bat jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!