zinuema

Bertsolari Txapelketa Nagusia zuzenean Igorren

Asier Abrisketa 2022ko abe. 14a, 13:29

Finalistan Nafarroa Arenan // Bertsolari Txapelketa Nagusia

Zinuemak ekarrita, domeka arrastian Lasarte Aretoan ikusgai egongo da Iruñan jokatuko dan finala, 17:00etatik aurrera.

Abenduaren 18an jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia Iruñako Nafarroa Arenan, 13.000 ikusleren aurrean. Hara joateko sarrerarik lortu ez dabenek, Igorreko Lasarte Aretoan arrastiko saioa ikusteko aukerea izango dabe, 17:00etatik aurrera. Zinuemako egitarau barruan dago zuzeneko proiekzinoa. Holan, bonuak erosita dabezanak doban sartuko dira, Kultur Etxeko bazkideak hiru euroren trukean eta gainontzekoek, lau euro.

Finalistak zortzi dira: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordaerrementeria. Atzen hiru edizinoetako irabazleak dagoz finalisten artean: Maialen Lujanbio (2009, 2017) eta Amets Arzallus (2013). Lau urterik behin jokatuten dan txapelketea da eta aurtengoa, 2021ean jokatu behar zana, COVIDa dala-ta atzeratu zan. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!