57. durangoko azokea

'Zu non han DA!' ekimenak Igorrera dakar Durangoko Azokea

Bea Azpiri 2022ko abenduaren 13a

Argazkia: Durangoko Azoka.

Umeentzako liburu bi aurkeztuko ditue asteon; Yako kokomoko gaur Marrak-en eta barikuan, Ahizpari gutuna Orrie-n.

Durangoko Azokearen 57. edizinoa amaitu barri, Euskal Herriko liburu-dendetara mobiduko dira oin azokako hainbat jarduera, Zu non, han DA! ekimenagaz. Igaz, 150 saltokik hartu eben parte ekimenean eta aurtengo barrikuntzea da, sortzaileen eskutik liburuen aurkezpenak egingo dirala, zuzenean. Holan, Igorreko liburu-dendetan zita bi egongo dira asteon.

Gaur, abenduak 13, Marrak liburu-dendan egongo dira Kris Etxabe eta Paul Caballero 17:30etik aurrera, Yoko mokoko liburuagaz. Zortzi urtera arteko umeentzako liburu honek ume baten, eta honen aititak oparitutako, loro baten arteko harremana kontetan dau.

Barikuan barriz, hilak 16, Orrie liburu-dendan izango da hitzordua, 18;30ean. Elena Olavek idatzitako eta Irrimarrako Karmele Gorroño eta Irene Iruretak marraztutako Ahizpari gutuna, Mari Paz Jimenez eta pintura aurkeztuko dabe Olave eta Gorroñok. Istorio honen muina Mari Paz Jimenez artisteak ahizteari bialdutako fikzinozko gutun bat da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!