errugbia

Zekorrak garaile San Txismen

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 13a

Bera Bera taldearen kontra 24-8 irabazi ostean, sailkapenean aurrera egiteko aukerak daukaz Arratiko Zekorrak taldeak.

Ekin Erainkuntzako Arratiko Zekorrak errugbi taldeak Euskal Ligako Ohorezko B Mailan jokatuten dabizan denporaldiko bigarren partidua irabazi dau astegoienean, San Txismen irabazitako lehena. 24-8 amaitu zan Bera Bera talde donostiarraren kontrako lehia eta bost puntu gehitu ditue, sailkapenean aurrera egiteko aukera bat. Izan be, zortzi talde dira guztira eta zekorren aurretik dagozan lau taldeek sei puntuko aldea baino ez daukie. Horreetako baten kontra, Gaztedi, izango dabe arratiarrek hurrengo aurrez aurrekoa, etxean urtailaren 7an.

“Partidu serioa izan zan bi taldeon aldetik, partidu polita; guk gure beharra ondo egin genduan eta bost puntuak etxean geratu ziran"

Zapatuan donostiarrak zigor kolpe bateri esker irabazten hasi ziran arren, arratiarrak nagusi izan ziran jokoan. Oingoan aurkariak egoazan hamalau jokalarigaz; halanda be, partidu polita izan zala balorau dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!