Arratia Ziklista Elkarteak Nazinoarteko Igorreko Ziklo-krosa antolatu dau aurten, berrogeta bosgarren edizinoa izango da hau eta lehenengoz, egun bitan gozatu ahalko dabe bizikleta eta lupetzagaz zaleek. Izan be, domekan jokatuko da txapelketa nagusia, baina aurreko egunean gaztetxoenak izango dira protagonista. Momentuz, astegoienean ez da euririk espero baina bariku gauean bai, lupetza egongo da beraz.
"Astegoien honetan, eguraldi onaren laguntzeagaz eta dobako sarrerareagaz, ziklo-kross ikuskizun handi bat ikusiko dogu barriro Igorren, kirolzale orok galdu beharko ez leukena"
Leire Aurrekoetxea AZEko presidentea.
Holan, zapatuan haurren kategoriatik hasi eta infantilak arte, bost lasterketa egongo dira jokoan. 10:30ean hasiko dira haurrak, 10:45ean benjaminak, 11:10ean kimuak, eta gero eguneko plater indartsuenak: 11:45ean neska infantilak eta 12:15ean mutil infantilak. Azken lasterketa honetan egongo da Peio Legina igorreztarra. Lehia bizia izango da, Txiki Kopako lider lez helduko da Igorreko lasterketara eta irabazteko aukera handiak daukaz. Baina, bigarrenagaz puntuka bardinduta dago, bihar ebatziko da beraz emoierea.

Domekan barriz, kadeteak 10:00etan urtengo dira eta 10:45ean junior mailakoak. Gero, 11:45ean 23 urtez azpiko elite mailako andrak lehiatuko dira eta 12:45ean, gizonak. Atzen proba hau aurreko urteetan Munduko Kopa jokatuten zan zirkuitu berean egingo da. Bertan egongo dira Europako txirrindulari gazte onenetako asko.
