Berbalagun

Garagardao dastaketea antolatu dau Berbalagunek

Asier Abrisketa 2022ko abe. 9a, 09:57

Abenduaren 14an egingo da Kiñu Gaztetxean dastaketea, izena euskaltegian edo whatsapp bidez emon daiteke.

Arratiako Berbalagun dinamikeak, euskerearen erabilerea bultzatuteko beste ekintza bat antolatu dau, oingoan Boga garagardaoen dastaketea. Hilaren 14an, Kiñu Gaztetxean egongo da garagardaori buruz gehiago ikasteko aukerea, 19:00etatik aurrera. Bogako aditu baten eskutik, edari honen ezugarri nagusiak eta aukeraketea egiteko ezagupen batzuk azalduko dira.

Gehienez be, 30 lagunentzako ekintzea izango da eta beraz, izena aldez aurretik emon behar da. Prezioa bost eurokoa da eta AEKren Igorreko Kubulu euskaltegian (09:00-13:00 eta 16:00-18:00) edo whatsapp bidez emon daiteke izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!