zinuema

'Lupin III' dakar domekan Zinuemak

Bea Azpiri 2022ko abe. 9a, 09:28

Lapur trebearen istorioa euskerazko azpitituluakaz proiektauko da Lasarte Aretoan hilaren 11n, 17:00etan; 19:30ean barriz, Unicorn Wars egongo da ikusgai.

Zemendiaren 27an hasi ziran Zinuema euskerazko ikus-entzunezkoen proiektu pilotuko emonaldiak, Zure platerean hasten da mundua dokumentalagaz eta osteko berbaldiagaz. Abenduaren 4an proiektau zan lehen pelikulea eta 11n, domekaz, 17:00etan, izango da bigarren animazinozko filma: Lupin III (Takashi Yamazaki, 2019).

Gaztetxoei zuzendutako animazinozko filma da Lupin III. Jatorrizko bersinoan, japonieraz, euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango da. Arsene Lupinen abentura honetan, Lupin arnegatutako talde bategaz batera, Bresson irakaslearen egunkari mitikoa bilatzen eta lapurtzen saiatzen da eta, bide batez, modua asmatu be egingo dau konspirazino nazi bat ezetu arazoteko, poliziarengandik iges egiteko eta mundua salbetako. Hau Takeshi Koikeren anime bat da, Monkey Punch-ek sortutako manga baten oinarritua.

Zinuema

Zinema aretoetan dagoan euskerazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz, sortu eban Zinuema egitasmoa Uemak (Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak) Tinko Filmeak-en laguntzeagaz. Proiektu pilotua lau herritan ipini da martxan, Ataun, Azpeitia, Etxarri-Aranatz eta Igorren, hain zuzen be.

Herri horreetan, 12 ikus-entzunezko, pelikulak, dokumentalak eta abar, euskeraz edo euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango dira, jentearen erantzuna ikusi eta proiektua denporan eta lekuetan zabaldu ahal dan ikusteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!