Lana

Zazpi langile kaleratu ditu Walter Pack enpreseak

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 7a

ELA sindikatuak salatu dau, lan baldintza duinagoak eskatu eta hauteskunde sindikalak antolatzen saiatu diralako kaleratu dituala beharginak.

ELA sindikatuak jakinarazo dauanez, NER Group taldeko Walter Pack enpreseak Igorren daukan lantokitik zazpi langile kaleratu ditue. Eurei produkzino -eta ekonomia- arrazoiak dirala azaldu jakien arren, sindikatuaren esanetan, "beste askotan bezala, zuzendaritzearen politikakaz bat ez datozan personak kaleratu ditu" Walter Pack-ek.

ELAk BEGITUri azaldu deutsanez, apainketa pieza teknikoak egiten dituan lantokian, oingoa ez da egoera barria. Bertan ez dago enpresa-batzorderik eta arrazoia, enpreseak "hauteskunde sindikalak antolatzen saiatzen diranak jazartzen" dituala da. Horrezaz gain, salatu dau lan-hitzarmenaren puntu asko ez dirala aplikatzen: "Langileek akzinodunentzako etekinak lortzean dabezan bitartean, honeek hitzarmenak batzean dauzan soldaten igoerak ukatuten dauz".

Sindikatutik onartu dabenez, ez dago argi burrukaren bat abiatuko dan, langileen artean "bildur asko dago-ta". Halanda be, ELA Walter Packeko 120 langileak sindikalki eta juridikoki babesteko prest agertu da, "hirugarren munduko lan baldintzak duin egiteko".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!