Erasoen kontrako karteletako bat erre dabe Igorren

Asier Abrisketa 2021eko ekainaren 7a

Kartelak oin dala aste bi jarri ebezan eta gaur goizean, gurpilak gainean ipinita erre dabe Arantzazu eta Igorre artekoa.

Igorreko Udalak salatu dauanez, gaur Igorre eta Arantzazu artean dagoan <<Igorrek ez dau eraso matxista, arrazizta eta LGTBIfobikorik onartzen>> eta beraz, azpian egoan UEMAko kartela be, erreta agertu da. Ertzaintzak 07:00rak aldera amatau dau sua, ezezagunak kartel gainean gurpil bi ipinita saiatu dira erasoen kontrako aldarria erretan.

Kartela oin dala aste bi baino ez dago bertan ipinita. Eraso Matxisten Kontrako Nazinoarteko Eguna zala-ta ipini ebezan mezuok, zemendiaren 24an. Guztira lau jarri ziran, Igorreko sarrera-urtekeretan. Udalak, sare sozialetan adierazo dau, "gaur inoz baino gehiago, Igorreko sarreretan agertan dan mezua berrestu" gura dabela.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!