Igorreko Udalak salatu dauanez, gaur Igorre eta Arantzazu artean dagoan <<Igorrek ez dau eraso matxista, arrazizta eta LGTBIfobikorik onartzen>> eta beraz, azpian egoan UEMAko kartela be, erreta agertu da. Ertzaintzak 07:00rak aldera amatau dau sua, ezezagunak kartel gainean gurpil bi ipinita saiatu dira erasoen kontrako aldarria erretan.
Igorren bakarrik ez, atzen hileetan Artea eta Diman be emon dira holango kartel eta mezuen kontrako erasoak.
Erasoa salatzeko Igorreko Udalak kontzentrazinoa antolatu dau barikurako, hilak 9. Garbe auzoko Fasioren iturrian alkarreratuko dira arrastiko 18:30ean.
Kartela oin dala aste bi baino ez dago bertan ipinita. Eraso Matxisten Kontrako Nazinoarteko Eguna zala-ta ipini ebezan mezuok, zemendiaren 24an. Guztira lau jarri ziran, Igorreko sarrera-urtekeretan. Udalak, sare sozialetan adierazo dau, "gaur inoz baino gehiago, Igorreko sarreretan agertan dan mezua berrestu" gura dabela.