Zinuema

Euskerara bikoiztutako 'Izurde mutikoa' filma ikusgai Lasarte Aretoan

Bea Azpiri 2022ko abe. 2a, 12:47

Zinuema proiektuaren bigarren saioa domekan izango da, 17:00etan, Mohammad Kheyrandish errusiarraren animazinozko pelikuleagaz.

Domekan, hilak 4, 17:00etan, Mohammad Kheyrandish-ek zuzendutako Izurde mutikoa, (Errusia, 2022) euskerara bikoiztutako animazinozko pelikulea egongo da ikusgai Lasarte Aretoan.

Zine aretoetan euskerearen presentzia handitu gura dauan Zinuema proiektuaren barruan dago emonaldi hau. Hamabi euskerazko ikus-entzun dagoz programauta zezeilaren 19ra arte, proiektu pilotu honetan eta domekakoa, bigarrena da.

Sinopsia

Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbetan dabe, eta familiako beste bat balitz lez hezten dabe. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, munstro gaizto batek urpeko mundua bereganatzen dauan arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dabe, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzean dau etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia dan Elur-bola izurdearen laguntzeagaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bateri ekingo deutso.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!