Azokea abenduaren 16an egingo da. Azoka solidarioak helburu bi ditu. Alde batetik, gauzen erabilerea luzatutea, hondakin gitxiago sortzeako; eta bestetik, gizarte preminaren baten gainean jentea sensibilizatea. Aurten Azoka solidarioan jasoko dan dirua Aspanovasentzat izango da; alkarteak daukan ospitaleratutako adinbakoen zaintzaileentzako bazkaritarako eta afaritarako txartelen proiekturako, hain zuzen be. Holan, elikadura osasungarria jaten animau gura dabez gurasoak, "ahalik eta baldintza fisiko onenetan egon daitezan euren seme-alabei lagunduteko" Elkartasun Begiradak taldekoen arabera.