Kontzertuak

Metal eta hardcore musikea dakar Kiñu Gaztetxeak

Asier Abrisketa 2022ko aza. 30a, 11:44
Bullets of Misery taldea, Kiñu Gaztetxean egindako azken kontzertuan.

Barikuan Calathea eta Bullets of Misery taldeen kontzertuak egongo dira ikusgai Igorreko gaztetxean.

Abenduaren 2an, barikua, Igorreko Kiñu Gaztetxean Calathea eta Bullets of Misery hardcore eta metal taldeek zuzeneko kontzertuak eskainiko dabez. Gaztetxeko ateak 21:00etan zabalduko dira eta sarrerearen prezioa hiru eurokoa izango da.

Callathea 2021ean Galdakaon sortutako laukotea da eta iraganeko rocka zein hardcorea buztartuten dauz. Eurena,  "inork azaleratu gura ez dauzan sentimenduak gure barneko forma gordinenean oihukatzen dauan musikea" dala dinoe. Doinuen iturri nagusi lez barriz, Viva Belgrado, Counterpartes talde kanadiarra eta Meltdown hernaniarra ditue.

Bullets of Misery ostera, Gernikan jaio zan eta hamabost urte daroaz oholtzan. Lau disko argitaratu ditue daborduko, urrietan aurkeztu eban atzena: Debile principium melior fortuna sequatur (Violence in the Veins). Death metal, thrash eta hardcore musikea lantzean dabe baina batez be, eurena "%100 baserriko death-a" dala dinoe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!