eskolea

Trafiko neurriak hartuko dira eskola inguruan arrastiz

Asier Abrisketa 2022ko aza. 23a, 16:46

Olabarriko bide zaharra eta eskola gaineko bidea zarratuta egoteaz gainera, institututik eskola txikira doan bideko zirkulazinoa kontrolauko da.

Igorreko Udalak bando bidez jakinarazo dauanez, Eskola Bideak proiektutik jasotako proposamen batzuk onartu dira, eskola inguruko seguratasunari jagokonez. Urri bigarrenean 08:45etik 09:30era Olabarri eta Urbieta arteko bidea autoentzako zarratuta egongo zala jakinarazo zan eta oin, arrastiz be hartuko dira trafikoaren inguruko neurriak.

Olabarriko bide zaharra eta eskola gaineko bidea, biak egongo dira autoentzako zarratuta 16:15etik 16:45era. Gainera Olabarrin institutua, kiroldegia eta eskolak batzean dituan bide zatian "trafiko neurriak" hartuko dira.

Beste alde batetik Olabarrin eskolako, eta institutuko, sartu-urtenetan gertatzen diran auto pilaketak galarazoteko helburuagaz, eskola-garraio zerbitzurik ez daukien familiei eskolara oinez joateko konbitea be egin deutsie Udalak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!