Zemendiak 25

Indarkeria matxistearen kontrako Arratia mailako manifestazinoa egingo da barikuan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 23a, 12:38

Indarkeria Matxisten Kontrako Nazinoarteko egunean kaleak hartuko ditu Arratiako Mobimentu Feministeak eta inguruan, sensibilizetako ekintza ugari antolatu dira.

Indarkeria matxistearen kontrako egunean, barikuan, zemendiak 25, Arratiako Mobimentu Feministeak , “Antolakuntza feministaz, beldurra irauli” lemapean, manifestazinoa deitu dau. Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan da hitzordua. Ostean, Txileko Las Tesis-en Bortxatzailea nor da? Zu! performancea egingo dabe. Gainera, urtero lez, aldarrikapenaz gainera, hainbat ekintza egongo dira aurreko eta osteko egunetan, indarkeria matxistearen kontra sensibilizetako jente-artea.

Holan, aurreko domeka bietan Igorreko zinea gaiari lotuta egon da eta domekan be, Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegiren Me too antzezlana ikusteko aukerea egon zan. Atzo Arteako Kultur Etxean, Saioa Royo eta Ion Martinezen Birritan bortxatua be egon zan ikusgai. Antzezlanak, bortxaketa bat sufridu dauan andra batek erasoari eta horren ondorioei zelan egiten deutsen aurre eta epaiketea zelan bizi dauan kontetan dau.

Hurrengo jarduerak 

Gaur, hilak 23, Zeanurin, Gure hots dokumentala eskainiko dabe Arkotxan eta Arrate Fernandez zuzendaria be bertan egotekoa da. Eguenean, 19:00etan, Lemoako Karabie Gaztetxean, Lorena Cabnal aktibista maiak Feminismo comunitario berbaldia emongo dau. 

Zemendiaren 25erako, be ekintzak antolatu ditue Bedian eta Diman. Bedian, Arriaga Antzokira txangoa prestatu dabe. Bilbon, txokolatea eta txurroak jan ostean, 19:30ean, David
Caiñak idatzitako Todas las hijas antzezlana ikusiko dabe. Diman barriz, 18:00etan, Bea Egizabalen Magma mia bakarrizketea ikusteko aukerea egongo da, ostean, 19:15ean konzentrazinoa egingo dabe errotondan eta gero Igorrera joango dira, Igorreko jardueretan parte hartzeako. 

Hurrengo zapatuan, hilak 26, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean Piztu! EmakumeON Energia umeentzako antzezlana egongo da ikusgai. Hurrengo egunean, Lore Moreak konpainiaren Trapu zikinak antzezlana ikusgai egongo da 18:00etan, Kotxepin Kultur Etxean. Hurrengo astelehenean, hilak 28, 19:00etan, Areatzako udaletxean, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, Luze edo motz umorezko ikuskizuna eskainiko dabe. 

Abendura arte luzatuko da zemendiaren 25aren inguruko programea. Abenduaren 1ean,
18:00etan, Bediako liburutegian, Nire espazioa eman antzerki familiarra ikusteko aukerea egongo da eta hurrengo egunean, Arantzazuko Kultur Gunean Saioa Hernandez sexologoa egongo da, 19:00etan, Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketak berbaldiagaz.

Zeberio

Zeberio ez da batu Arratiako Mobimentu Feministeak egindako deialdira. Horren ordez, zemendiaren 25ean udaletxe aurrean egingo dabe alkarretaratzea 11:30ean eta iluntzean, Bilboko manifestazinora joateko deialdia zabaldu dabe; 19:30ean Jesusen Bihotzetik urtengo dana.

Aurreko egunean, hilak 24, Carlos Idirin, Afaf el Haloui eta Hajar el Halouiren Los sueños desvelados laburmetraia proiektauko da udaletxean, 19:30ean. Manifestazino osteko egunean barriz, hilak 26, Uribe Kostako andren antzerki taldearen ¿Hablamos coño? Nuestro Yoni antzerkia egongo da ikusgai Ermitabarriko San Antonion.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!