Antzerkia

'Lehendakari gaia' komedia ikusteko aukerea egongo da Igorren zapatuan

Bea Azpiri 2022ko aza. 23a, 12:10

Lasarte Aretoan taularatuko dabe Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak antzezlana, 20:00etan.

Zapatuan, hilak 26, 20:00etan, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan, Lehendakari gaia komedia antzezten. Igorreko Kultur Etxeko bazkideek doban ikusi ahal izango dabe antzezlana.

Lehendakari hautatu barriaren buruhausteak kontetan dauz komediak. Izan be, inbestidura ekitaldirako berbaldia dabil prestatzen eta azken orduan arazo larri bat sortu jako: arpegian tik arraro, barregarri eta aguantaezina dauka. Ekitaldia ez izorratzeko psikiatra baten laguntzea izango dau. Bien artean barriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!