Pellor Reparazek gidatutako ZETAK taldea Igorreko Kiñu Gaztetxean izango da zemendiaren 26an, Gaztetxe Bira kontzertu zikloko atzen emonaldia izango dalarik, Leitza, Elorrio eta Donapaleuko gaztetxeetatik pasau ostean. Kontzertu egunean, Kiñuko ateak 21:30ean zabalduko dira eta ordu bete beranduago igongo da ZETAK oholtzara. Ostean, 00:30ean hasiko da EASYER dj-aren saioa.
Hilaren 21ean BEGITUk lau sarrera zozketauko dauz Twitterren, adi ibili!
Sarrerak gaurtik, hilak 16, aurrera eskuratu ahal izango dira Areatza, Igorre zein Lemoan. 17:00etatik aurrera, ipiniko dira salgai Hagina tabernan, Axular Herriko Tabernan eta Atxeta tabernan. Persona bakotxeko lau sarrera banatuko dira gehienez be. Sarrera guztiak salduten ez badira, kontzertuaren egunean egongo dira erosgai Kiñun bertan.