Berbaldia

Egoera soziopolitikoaren gainean egingo dau berba eguenean Adrian Zelaiak Igorreko Lasarte Aretoan

Bea Azpiri 2022ko aza. 16a, 09:15

Eguenean, hilak 17, arrastiko 18:30ean, Adrian Zelaia ekonomia eta politika publikoetan adituak, bizi dogun egoerea aztertuko dau Mundua bidegurutzean izeneko berbaldian.

AskeBizi Arratien taldeak  antolatua dago berbaldia, “bizi doguzan sasoi kezkagarrien aurrean” argi apur bat emoteko. Izan be, beharrezkotzat joten dau berbaldia Arratiara ekartea, “egoera soziopolitiko eta geopolitikaren nondik norakoak ezetuten emoteko, eta horrek Europa mailan eta gure herrietan izan leikezan ondorioeen gainean berba egiteko”.

Adrian Zelaia Ulibarri, EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea da, Ekai Center ikerketa zentroko presidentea eta Ekonomia eta Politika Publikoetan aditua. El futuro de Europa. Bases para un nuevo modelo liburuaren egilea da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!