Lasarte Aretoa

Abenduaren 22ra arte, merkeago da Igorreko Kultur Etxeko bazkide izatea

Bea Azpiri 2022ko aza. 15a, 17:33

2023 urterako lau film eta ikuskizun bat debalde ikusteko eta emonaldi guztietan deskontua izateko balio dau txartelak.

Urtero lez, bazkide izateko Gabonetako kanpainea abiatu dau Igorreko Kultur Etxeak. Holan,  atzotik eta abenduaren 22ra arte, bost euro merkeago izango da lagun-txartela egitea. Bazkidea izateak hainbat bentaja dakarz lagun-txartelak.

Izan be, Lasarte Areto eta saretuta dagozan beste aretoetako ikuskizunetan %25eko deskontua izaten dau txarteldunak, lau film eta Lasarte Aretoak aukeratutako beste ikuskizun bat debalde ikusteko aukerea izango dau; IKEko ikastaroetan %15eko deskontua dauka eta programazinoa etxean jasoten dau. Igorren bakarrik ez, Euskal Antzoki Sareko areto guztietan balio dau txartelak.

Kanpaineak irauten dauan bitartean, norbanakoek 25 euro pagau beharko dabe lagun-txartela; familiako lagun txarteleko 20 euro kide bakotxak eta 14 urtetik beherakoentzako prezioa 15 eurokoa da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!