KiƱu gztx

Zapatuan ospatuko da IX. Rockupa

Asier Abrisketa 2022ko aza. 15a, 11:37

Cecilia Payne, pasau dan urteko Rockupan.

Kiñu Gaztetxearen okupazinoaren urteurrenean, kalera aterako dau egitaraua gazte asanbladeak: tailerrak, auzolana, poteoa, baba jana eta kontzertuak tabernetan.

Kiñu Gaztetxeak urtero antolatzen dau Rockupa jaialdia, Garbeko eraikinaren okupazinoa Igorreko kaleetan gogoratuteko. Bederatzigarren urteurren honetan be, zemendiaren 19an, holan izango da eta egun osorako egitaraua antolatu dabe gazte asanbladakoek.

Goizez umeentzako tailerrak, Garbeko Fasioren iturriaren barriztapena eta poteoa egingo dabez. Eguerdian baba jana egongo da, txartelak Axular Herriko tabernan dagoz salgai eguenera arte. Gauean ostera, Las Sexpeares taldeak eskainiko dau kontzertua Kukuman eta gero, Dj Feministrak egongo dira Herrikoan.

Egitaraua

  • 11:00etan, umeentzako tailerrak Zaztaparrakaz eta Fasioren iturriaren barriztapena.
  • 13:00etan, Bafle-poteoa Kiñutik Olabarrira.
  • 15:00etan, baba jana: sarrerak Herrikoan (8 euro)
    • Gero, Maratuk girotutako bazkalostea.
  • 21:30ean, Las Sexpearen taldea Kukuma tabernan.
  • 23:00etan, Dj Feministrak Axular Herriko Tabernan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!