errezitaldia

Musika eta poesia errezitaldia batuko dira barikuan Igorreko liburutegian

Bea Azpiri 2022ko aza. 9a, 12:51

Bilboko Mala letra/Letra txarra eta Igorreko Poesia hegalaria taldeek hartuko dabe parte errezitaldian, 20:00etan.

Bilboko Mala letra/Letra txarra eta Igorreko Poesia hegalaria taldeek musika eta poesia errezitaldia eskainiko dabe barikuan, zemendiak 11, 20:00etan, Igorreko liburutegian.

Jose Ignacio Maestre abeslariak, Javier Arnaiz rapsodak eta Luis Alberto Egia piano-joleak osotuten dabe Mala letra/Letra txarra taldea. Pablo Cabañas, Ana Juez eta Irune Elexpe Poesia hegalaria alkartekoek partaidetza berezia izango dabe emonaldian. 

Mala letra/Letra txarra 2016an sortu zan Bilbon, Javier Arnaizen poesiatik abiatuta errezitaldiak, Jose Ignacio Maestreren abestiak eta Alberto Luis Egiaren moldaketak sortzeako. Harrezkeroztik, hamaika errezitaldi eta kontzertu eskaini ditue Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo; tartean, Javier Arnaizek Manchesterren, Liverpoolen eta Londresen egindako emonaldiak, berbarako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!