zinekluba

Suteen eta nekazal munduaren desagerpenaren gaineko filma Igorreko Zineklubean

Bea Azpiri 2022ko aza. 9a, 11:30

Eguenean, hilak 10, 20:00etan, proiektauko da O que arde Oliver Laxe zuzendariaren pelikulea Lasarte Aretoan.

Zemendiaren 10ean, 20:00etan proiektauko da O que arde Oliver Laxe zuzendariaren pelikulea Zineklubean. Filmak 2019ko Cannesko Zinemaldian bere saileko epaimahaiaren saria eta soinu sorkuntza onenaren saria eskuratu ebazan. Pelikulea galegoz dago, Galizian aktore ez profesionalakaz grabautakoa da. Sute eta nekazal munduaren desagerpena tratetan dau filmak.

Sinopsia

Sute bat eragiteagaitik espetxe zigorra bete ondoren, Amador etxera itzuliko da. Lugoko Os Ancares mendietan galdutako herrixka baten, Benedicta amagaz, Luna txakurragaz eta hiru behigaz bizi beharko da barriz. Bizitzak astiro-astiro igaroko dira, naturaren erritmoan, sute batek ingurua suntsitzen dauan arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!