Mendia

Estadu mailako marka onenak lortu ditu Onditz Iturbek Tailandian

Igorreztarrak lasterketa bi korridu ditu Tailandiako Mundialean, bosgarren eta bederatzigarren postuak lortuta.

Astegoienean jokatu da Chiang Mainen (Tailandia) Mendi eta Trail Runnig Mundiala eta bertan izan da Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra, espainiar selekzinoagaz. Dominik lortu ez dauan arren, selekzinoko andren artean azkarrena izan da Iturbe, jokatu dauzan lasterketa bietan: bosgarren eta bederatzigarren postua.

"Denporaldiko zein momentutan harrapau deustan eta egon dan maila ikusita, pozarren nago lortutakoagaz. Esperientzia itzela izan da zentzu guztietan"

Barikuan, hilak 4, zortzi kilometro eta erdiko eta mila metrotik gorako desnibeleko Uphill lasterketan hartu eban parte. Helmugara bosgarren postuan ailegau zan 57 minutu eta 56 segundoko denporeagaz; Allie McLaughlin estatubatuarrak lortu eban garaipena (55:15).

Domekan ostera, hamaika kilometro eta 400 metrotik gorako desnibeldun Classic Up and Down lasterketea korridu eta bederatzigarren postua lortu eban, 50 minutu eta 57 segundoko denporeagaz. Garaipena Rebecca Cheptegei ugandarrarentzako izan zan, 46 minutu eta 25 segundoko denporeagaz.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!