Berbalagun

'Sex-sua' liburuaren aurkezpena egingo da astelehenean

Asier Abrisketa 2022ko aza. 4a, 12:05

Bediako Karlos Aretxabaletaren ipuin erotikoen bildumea idazleak berak aurkeztuko dau Lasarte Aretoan, 18:30ean.

AEKren Berbalagun egitasmoak antolatuta, Bedian bizi dan Karlos Aretxabaleta filologo eta idazleak bere atzen lana aurkeztuko dau zemendiaren 7an Igorreko Kultur Etxean, 18:30ean. Sex-sua (Elkar, 2022) bederatzi ipuin erotiko batzean dauzan bildumea da, atzen hiru urteetan Aretxabaletak egindako kolaborazinoetatik sortutakoa.

Ipuinen abiapuntua "mendian gertatutako pasadizoak" dira eta holan, gazteengana hurbildu gura izan da idazlea. Istorioen arteko loturaz galdetuta, hau erantzun dau Aretxabaletan BEGITU aldizkariaren 393. zenbakian egindako alkarrizketan: "Sexua izan lei ildoa, duda barik, kontakizun guztiek hori daukielako eta kanpotik ikusita hori da deigarriena. Baina nik esango neuke, gainera, guztiek daukiela freskotasuna eta protagonisten izakerea kontrapuntua dala. Ez dot segidu patroi bat narrazinoetan baina bai gura izan dot irakurlea erakarri eszenaleku desbardinetara. Hau da, Rafa Ugaldek esandako moduan, nire ustez errelatu erotikoen munduan, pasarte erotikoa atxakia da eta beste guztia da errelatua".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!