Gaur, zemendiak 4, Zurrunka Teatro konpainiak Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna dakar Lasarte Aretora 18:00etan. Senegalgo familia arrantzale bateko Abba umearen istorioa da Josu Camarak, Eñaut Gorbeak eta Odei Arregik sortutako Gure kanoa. Hiruren artean egin eben gidoia eta Camarak zuzenduta, Gorbea eta Arregik manipuletan ditue txotxongiloak.
Sinopsia
Abbak ondo daki Maam Kumba kantuan hasten danean bere bihotzean bizi dan Arrain Argitsua mila kolorez biztu eta, herritarrek arrantzatu dagiezan, arrainak erakarten dituala. Baina zoritxarrez itsasontzi handiek bizimodua eraldatu deutsee, Maam Kumbaren bihotzeko arraina sare artean harrapauta, mutu gelditu da eta arrain barik geratu da itsasoa. Hori dala-ta, Abbak ezustekoz betetako bidaia luzea egingo dau.