Mendia

Tailandiako Mundialean lehiatuko da Onditz Iturbe

Asier Abrisketa 2022ko aza. 3a, 17:26

Gaur hasi eta domekaraino jokatuko dira Mendi eta Trail Running txapelketa, Iturbek hilaren 4an eta 6an jokatuko ditu lasterketak.

Pandemia dala-ta birritan atzeratua izan ostean, Mendi eta Trail Running Mundiala Tailandian jokatuko da, Chiang Mainen hain zuzen be. Zemendiaren 3an hasi eta 6an amaituko dira probak eta horreetatik, bitan hartuko dau parte Onditz Iturbe igorreztarrak.

Hilaren 4an, Uphill modalidadean, 8,5 kilometro eta 1.014 metro desnibeleko lasterketea korriduko dau eta hilaren 6an, 11,2 kilometro eta 441 metro desnibeleko Classic Up and Down lasterketea. Proba laburrak dira horreek, baina beste bi be egongo dira: Trail Running 40 kilometrokoa eta Ultra Trail Running 80 kilometrokoa.

Hogeta hamairu atleta aukeratu ditu Espainiako Federazinoak txapelketan parte hartzeako, hamazazpi gizon eta hamasei andra; tartean, Aritz Egea urretxuarra, Maite Maiora mendaroarra eta Onditz Iturbe igorreztarra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!