aisia

Zapatuetan eskolako aterpea zabalduko dau Udalak

Asier Abrisketa 2022ko urr. 28a, 16:44

Negu sasoian zapaturo erabili ahalko da instalazinoa, 11:00etatik 20:00etara.

Eguraldiak holan ez dinoan arren, udagoiena aurrera doa eta eguraldi txarra egiten dauanean herritar guztientzako, baina batez be Igorreko ume eta gaztetxoen erabilerarako ebatzi da eskolako aterpea zapatuetan zabaltzea. Neurri hau "proba gisa" ipini dau martxan Udalak eta espazioaren erabilera egokia, danen ardurea dala gogoratu dau.

Horrezaz gain, eskolan eragina izango dauan beste neurri bat be hartu da Udaletik. Asteon jakinarazo danez, Olabarriko bide zaharra zarratuta egongo da astebarruan egunero, 08:45etik 09:30ak arte. Holan, eskolara oinez doazen umeak babestu gura dirala azaldu da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!